Garrantzitsua ez da guk Egunkaria irakurtzen genuela, garrantzitsuena da Egunkaria-k gu nola irakurri gaituen.

AnariEgunkaria itxi berritan egindako adierazpena, 2003an

Hizkuntza zaharra bizirik dago, ez da irakasle militante baten ahotik armaturik ateratzen. Ez du abeslari folkloriko batek ahoskatzen. Ez da ez herriko kontserbatorioa, ez familien erlikiategia. Oharkabean igarotzen da aho batetik bestera. Ahoak ireki, itxi egiten dira. Kafe-edaleak berriketan ari dira. Gauzak dituzte elkarri esateko. Gauza horiek garraiatzen dituen fluidoak inork erreparatu gabe zirkulatzen du itxuraz… Berriz abiatzen da, hazten da, baretzen da… Hizkuntza gauza baliagarria da.

Marie DarrieussecqLe Pays, 2007

Euskara atmosfera baldin bada izango da zerbait; bestela, jai dugu.

Eduardo ApodakaBerria (2012-II-5)

Azken finean, denborak zera erakutsi digu: hizkuntza ere bi hankaren gainean mugitzen den zerbait dela; alde batetik erakundeak behar dituela eta herri mugimendua bestetik.

TxillardegiHitza hitz (Txillardegi Joxean Agirrerekin solasean), 1996

@
Inork esan aurretik “arroba” dela mundu guztian erabiltzen dena...

Iban Arantzabalhttp://sustatu.com/1067856789

Euskarak iraun badu eguneroko bizitzan erabiltzen delako da. Gaur euskaraz bizitzea posible bada, hainbat erakunderen eta herritarren ahaleginari esker da. Ahalegin hori emankorra izan bada, herritar askok eta askok euskara ikasi duelako da. Euskara transmititu bada, hurrengo belaunaldiei eskolan irakastea bultzatu eta sustatu delako izan da.

Erabili

Hizkuntzak bizirik daude eguneroko jardunean erabiltzen badira, edozein komunikazio premia asetzeko balio badute. Hizkuntza oharkabean eta modu naturalean erabiltzeko normaltasun esparruak ezinbestezkoak dira hiztunentzat, eta hizkuntzarentzat.

Hizkuntzak bizirik iraun dezan, ziberespazioak berebiziko garrantzia du. Inprentaren iraultzara berandu iritsi bazen ere, beste hizkuntzekin batera iritsi da euskara Interneten arora. Ziberkomunitate euskalduna indartsua da eta oso dinamikoa. Internet euskaraz erabiltzen duten pertsonen kopurua bikoiztu egin da azken hamar urteotan (egun 200.000 pertsona dira). Ziberkomunitaterik gabe, kolokan geratzen da hizkuntzaren eta kulturaren etorkizuna.

Maitatu

Hizkuntzak bizirik daude eguneroko jardunean erabiltzen badira, edozein komunikazio-premia asetzeko balio badute. Hizkuntza oharkabean eta modu naturalean erabiltzeko, ezinbestezkoak dira, hiztunentzat nahiz hizkuntzarentzat, normaltasun-esparruak.

Ikasi

Luzaroan, galarazita edo gutxietsita egon dira euskararen transmisioa eta erabilpena. Azken bi mendeotan, euskara hilzorian egoteraino ahuldua izan da. Demokraziaren hastapenetan, izugarria izan zen euskara ikasteko edo berreskuratzeko grina. Herritar anonimoen eta erakunde demokratikoen lanari esker, nonahi sortu ziren gau-eskolak eta euskaltegiak: herri oso batek egin zuen hizkuntza berreskuratzeko ahalegina.

2013.02.11

Gure burmuinak euskara eta beste hizkuntza batzuk nola ikasten dituen deskubritzera joan ginen BCBLra.

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Goizetako taldea. Hau da hau familia osatu duguna!!!

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Goizetako taldea. Aupa ekipo!!!!

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Goizeko taldetxoa. Dakiguna praktikatzen hasi gara

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Aurten hasi gara euskara ikasten.

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Zilegi Eskolarekin egindako ardo kata ikastaroa.

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Zilegi Eskolarekin egindako Berrera2 saioa. Denboraren bankua martxan jartzen ari gara Hernanin!!!

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Zilegi Eskolarekin egindako argazkilaritza ikastaroko momentu bat. Aupa Iurre!! Eskerrik asko!!

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Hernani Wukrorekin GKEari laguntza emateko Xabier Salillasek 700 km. korrika egin zituen herriko taldeen laguntzarekin. Gu ere han izan ginen Xabierrekin korrika!!!

Hernaniko AEK Euskaltegia

2013.02.11

Zilegi Eskolarekin egindako aerobik saioa

Hernaniko AEK Euskaltegia

Euskara ikasi zenuen garaietako argazki bat eskatzen dizugu.

Irakatsi

Haurrek eta gazteek euskaraz ikasi ahal izatea izan da azken hamarkadetako urratsik erabakigarriena euskara berreskuratzeko bidean. Horri esker, euskara sendotu egin da, eta euskaldunak gaztetu eta ugaldu. Baina euskara hizkuntza ofiziala den lekuan bakarrik gertatu da hori: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, alegia. Hizkuntzak ez du iraungo irakasten ez bada.

Irakatsi

Oinarrizko ikasketak

Oinarrizko ikasketak euskara hutsean egiten dituztenak % 60,30 dira, eta beste % 22,10 dira euskaraz eta gaztelaniaz egiten dituztenak (EAEn).

Irakatsi

Selektibitatea

2012. urtean, hamar ikasletik seik euskaraz egin dute selektibitatea.

Irakatsi

Unibertsitatea

EHUko lehenengo ikasturteko ikasleen % 46,7 euskaraz matrikulatu zen 2011an.