Atzerriko hizkuntzak ezagutzen ez dituenak bereaz ere ezer ez daki.

Johann Wolfgang von GoetheMaximen und Reflexionen, 1833

Hizkuntza baten heriotza, baita talde txiki-txiki batek lur puska kondenatu batean erabiltzen badu ere, mundu baten heriotza da. Egunetik egunera, behera egiten du “itxaropen” esateko dauzkagun modu diferenteen kopuruak.

George SteinerErrata: an Examined Life, 1997

Itzulpena da Europako hizkuntza.

Umberto Eco

Bere eskala txiki-txikian, eleaniztasuna izan dut nik suerterik hoberena. Eskerrak eman bitez Babeli.

George SteinerErrata: an Examined Life, 1997

Homero handiak ez zuen latinez izkiriatu, grekoa zelako; ez eta Virgiliok grezieraz ere, latindarra zelako. Azken finean, antzinako poeta guztiek esnetan edoski zuten hizkuntzan izkiriatu zuten, eta beren kontzeptuen goratasuna azaltzeko ez ziren atzerriko hizkuntzen bila joan; eta hau horrela izanik, arrazoizkoa litzateke ohitura hau nazio guztietan hedatuko balitz, eta aleman poeta ez gaitzestea bere hizkuntzan izkiriatzen duelako, ez gaztelaua, ez eta berean izkiriatzen duen bizkaitarra ere.

Miguel de CervantesDon Quijote de La Mancha, 1605

Izan ere, kezkatzekoa dena ez da maileguaren fenomenoa bera, hartatik elikatzen baita hizkuntza, hitz atzerritarrak “digeritzeko”, fonetikoki eta ortografikoki bereganatzeko ahalmena galtzea baizik.

Marina YaguelloCatalogue des idées reçues sur la langue, 1988

Gure memoria horizontala zabaldu eta garatu behar dugu. (…) Geure identitatea, euskaldunon egungo izatea, harremanetan sortua da, hizkuntzak berak frogatzen du: hitzen ia %70a maileguak ditugu. Euskara ez ote da borroka, istripu, galera eta mailegu askoren emaitza? Hogeian oinarritutako kontaketa sistema daukagu, zelta omen da. Euskara ez da sustrai bakarrekoa. Alferrikakoa da linguisten ahalegina, ez dute euskararen enborra inoiz aurkituko. Gure kultura konposatutakoa da, pentsua bezala. Eta nire ustez, horrela jarraitu behar du izaten, horrela izanen gara euskaldunago.

Koldo IzagirreGreenwich ez da meridiano bakarra (hitzaldia, 2002)

Egia esatera, hizkuntz aniztasunak gaur arazoak baldin baditu, gehiago da hizkuntzen kudeaketa ez dagoelako behar den bezala sarean bermatua. ICAANek eta ingeles hizkuntzak dute nagusitasuna Interneten. Badira metodo jakin batzuk, interes-komunitateen, metadatuen arauen eta zerbitzuen erabileran oinarritzen direnak, Europan eta munduan erabiltzen diren hizkuntzen ugaritasunari egokitzea ahalbidetzen dutenak. Hobeto administra zitekeen parametro bat da hizkuntza, webean sarritan erabiltzen diren seinale-hizkuntzek errazago eta eraginkortasun handiagoz eskura ditzaten munduan hizkuntza desberdinetan erabiltzen diren baliabide informatikoak.

Wikipediahttp://es.wikipedia.org/wiki/Multilingüismo

Itxuraz gehiegizkoa den ugaritasun eta bereizkuntza horrexetatik dator izakiaren eta garapen organikoaren energia bizia. Berez dator hizkuntz analogia. Giza hizkuntza guztiek eta bakoitzak aukera bana gauzatzen dute posibilitate-espektro segur aski mugagabe batean.

George SteinerErrata: an Examined Life, 1997

Badirudi dauden 6.000 hizkuntzetatik 3.000 inguru desagertuko direla mende honetan. Gutxi gora behera bi astean behin hizkuntza bat hiltzea dakar horrek; historia ezagunean inoiz izan den erritmorik biziena.

David CrystalThe Language Revolution, 2004

3.1 Google-k terminoen ingelesezko bertsioaren itzulpen bat ematen dizunean, zuk onartzen duzu itzulpena zeure komenigarritasunerako emana dela huts-hutsik, eta terminoen ingelesezko bertsioak gobernatuko duela Googlerekin duzun harremana.
3.2. Inolako kontraesanik sortzen bada terminoen ingelesezko bertsioak esaten duenaren eta itzulpen batek esaten duenaren artean, kasu horretan ingeles hizkuntzako

GoogleGoogle Books accounts: http://books.google.com/books/about/

Linguizidioa desagerrarazi behar dugu munduko bazter orotatik, gu guztion suizidio modu bat baita. Gure bizitzen benetako edertasunaren eta edertasun potentzialaren parte bat, horixe da munduko edozein bazterretan hizkuntza bat galtzen denean galtzen duguna.

Joshua FishmanZer galtzen dugu gure hizkuntza galtzean?, 2005

Euskara, Europako 68 hizkuntzetako bat da.

eus

EuskaraEuskara

Hizkuntza isolatua.

Hiztunak (gutxi gorabehera):
1.000.000 hiztun Euskal Herrian.
Non hitz egiten den:
Euskal Herrian, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan (885.000), Frantziako hego-mendebaldean (51.100), Nafarroan (63.000).
Lege-estatusa:
ofiziala Euskadin (Euskal Autonomia Erkidegoan) eta Nafarroako iparraldean; lege-onespena Nafarroako erdialdean eta ipar-ekialdean; onarpen soila Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan.