AlhóndigaBilbaon itxaroten zaitugu otsailaren 24tik aurrera.
- Non: AlhóndigaBilbao, Arriquibar Plaza, 4 (Bilbo). Jarduera Osagarrietarako Zentroa. 1. eta 2. solairuak.
- Noiz: otsailaren 24tik maiatzaren 4ra
- Ordutegia:
- Astelehena itxia. Asteartea-osteguna: 11:00-20:00.
- Ostirala, larunbata, igandea eta jai-egunak: 11:00-21:00
- Sarrera: Doan.
- Bisita gidatuak: doan
- Ikastetxeak, hizkuntza eskolak eta euskaltegiak
- Otsailaren 25etik apirilaren 30era, asteartetik ostiralera: 10:00, 11:00, 12:00, 16:00 eta 17:00 / 60 min
Euskaraz eta gaztelaniaz.
- Jende guztiarentzat
- Otsailaren 28tik maiatzaren 2ra. Ostiraletan. 18:00 euskaraz / 19:00 gaztelaniaz
- Bisita gidatuen inguruko informazio gehiago Infopuntuan:
- AlhóndigaBilbaoko Kulturen Ataria. Telefonoa: 944 014 014
Zer da Badu, Bada?
“Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria” idatzi zuen Koldo Mitxelenak, eta hain zuzen ere hori da erakusketaren ardatza: euskararen iraupena.
Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna mundu eleanitzean?
Hori abiapuntu hartuta, hizkuntzen iraupenaz, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da Badu, Bada.
Erakusketa birtuala (ere)
Erakusketa, bere formatu osoan, 10 gunetan dago banatua: (A)hotsak; Kodeak; Hizkuntza bizia; Euskara mundu eleanitzean; Euskararen iraupena; Euskararen herria; Erabili, maitatu, ikasi, irakatsi; Gozatu, jolastu; Hizkuntzen elkarbizitza eta, Agurra(k).
Gune horiek denak bisitatu ahal izan ziren, adibidez, Donostian San Telmo Museoan. Baina, inora mugitu gabe, Badu, Bada sarean 2ere bisita daiteke. Izan ere, webgune honetan bertan erakusketaren muina eta edukia dago jasoa.
Gainera, Badu, Bada, espazio iradokitzailea eta parte-hartzailea da. Hala, Zure ahotsa atala bisitarion iritzi, kritika nahiz hausnarketak jasotzeko txokoa da. Halaber, erakusketaren esperientzia aberastu eta osotzen dituen jarduerak Badubadatzen atalean aurkituko dituzu.
Erakusketa ibiltaria
Badu, Bada San Telmo Museoan inauguratu zen eta hor egon zen zabalik lehen aldiz (2012ko azaroaren 16tik 2013ko otsailaren 17ra). Hala ere, erakusketa ibiltari izateko jaio zen. Horregatik, batetik bestera ibiliko da etorkizunean ere.